XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zen lagunak biltzen kattagorritxoak luzatu.
Aurrenik lehenengoz hitz egin zion
Gaur basoko alimaleen artean normalak diren joko horiek guztiak, harekin eta haren familiarekin ikasi zituen, eta haien bidez, gaur antzinako kondairatzat hartzen ditugun segeretu asko eta asko ezagutu zituen.
Inoiz sentitu ez zuen jakinahia, uholde gisa jalgi zen haren bihotzean, eta ilunabarretan, korrika, jauzika eta jostaka nekatuta zegoelarik, bere lehenengo lagun berri haiek nor ote ziren jakin nahi izan zuen.
- Segun-eta, erantzun zion txikienak -.
Denok gara
Ez dago heldurik gure artean, denak gara txiki.
Gehiago galdegin nahi izan zion LU-k, baina bapatean korrika hasi zen haren laguna, hostoen artean jauzi txikiak eginez.
- Sentitzen dut, baina joan egin behar dut -, oihu egin zuen.
- Hago!-, erantzun zuen LU-k,- esaidak nola duan izena.
- Nahi duan bezala,- izan zen erantzuna.
Ezin diezaiokegu geure buruari izenik eman.
Oso urruti entzun ziren azkeneko hitz hauek,
- Ondo zegok -, pentsatu zuen LU-k.
- FUTY deituko haut.